Gotzon Barandiaran Arteaga Uztaritze 2024ko apirilaren 28a 06:00 «Gero eta argiago ikusten genuen euskaldunak gutxiengoan sartzen ari ginela Euskal Herrian». Poeta, antzerkigile eta kantu sortzaile izan da Daniel Landart, eta Errobi taldearen lehen diskoetan langileriari eta abertzaletasunari idatzitako hitzen egilea ere bada.
Iñigo Astiz 2024ko apirilaren 28a 05:20 Idles: algoritmoari ihesean. Bosgarren diskoa kaleratu du Idles taldeak, ‘Tangk’, eta lanak ezin laburrago uzten du jatorri izan zuten post-punk etiketa.
Nerea Arruti 2024ko apirilaren 28a 05:15 Besterik ez. Maitasuna eta historia uztartzen ditu Jean-Luc Godardek 'Éloge de l'amour' poema liburuan, zeina izen bereko filmean oinarrituta baitago.
Iñigo Bilbao Sagastiberri 2024ko apirilaren 28a 05:05 Gezurraren hanka motz eta azkarrak hauteskunde lehian.
Ander Perez Zala 2024ko apirilaren 28a 05:05 ANC, ezinbestean, ahuldu egin da. Barne gatazken, ustelkeriaren eta arazo sozioekonomikoen ondorioz, 1994tik Hegoafrikan agintean dagoen Afrikako Kongresu Nazionala inoizko atakarik zailenean dago. Asanblearako bozetarako hilabete falta den honetan, hegemonia politikoa kolokan du.
Jone Arruabarrena 2024ko apirilaren 28a 05:00 «Galera sentsazio bat da; zure identitatearen zati baten galera». Minbiziaren diagnostikoa jaso eta gutxira esan zioten Ibarlozari ilea galduko zuela. Ia urtebete igaro da ordutik, eta ileordea erabili du azken hilabeteetan.
Ibai Maruri Bilbao Gernika-Lumo 2024ko apirilaren 28a 05:00 Kolore bakarreko nekazaritza, auzitan. Argazki erakusketa bat atondu dute Gernika-Lumoko Astra kulturgunean, monolaborantza intentsiboaren ondorioez gogoeta egiteko: Kolonbiako ahuakate landaketei eta Busturialdeko eukalipto basoei egindako irudiak daude ikusgai.
Jone Arruabarrena 2024ko apirilaren 28a 05:00 Ileordeak: burua eta barrua janzteko. Ileordeak saltzen dituzte Donostiako Luis Diaz dendan. Mota askotakoak dauzkate: ile naturalezkoak, sintetikoak, ile luzedunak, laburragoak... Minbiziaren ondorioz ilea erori zaien pazienteak dira bezeroetako asko.
Kristina Berasain Tristan Elosua 2024ko apirilaren 28a 05:00 «Zeramikari esker jaitsi ginen gizakiak arboletatik». Euskal Buztingintzaren Museoa sortu, eta milaka urte dituen ofizioa berreskuratu du Gomez de Segurak: «Gure arbasoen ondarea babestu behar dugu. Jakinduria hori ezin duzu Googlen aurkitu». Katebegia da.
Iñaki Berastegi 2024ko apirilaren 28a 05:00 «Gugan sinistea funtsezkoa izan da liga hasiera iraultzeko». Eibarrek eta Athleticek euskal derbia jokatuko dute gaur, Ipuruan (12:00, ETB1). Alvarezen ustez, taldeak «garapen handia» izan du liga hasi zenetik.
Aitor Garmendia Etxeberria 2024ko apirilaren 28a 05:00 Apartheidaren sustraiak errotik atera ezinean. Duela 30 urte iritsi zen ANC alderdia Hegoafrikako Gobernura. Herritar beltzen egoerak ordutik hobera egin badu ere, azalaren koloreak oraindik ere baldintzatu egiten du egoera sozioekonomikoa.
Iosu Alberdi 2024ko apirilaren 28a 05:00 Aldaketak barrenak ere mugituko ditu. Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen ostean, parlamentuan nola egituratu aztertu beharko dute alderdiek. Lan horiei, baina, bestelakoak ere batu beharko dizkiete zenbaitek: aurten egiturak berritzekoak dira EAJ eta EH Bildu.
Imanol Magro Eizmendi BILBO 2024ko apirilaren 28a 05:00 «Jaurlaritza berria izango da, baina politika zaharrak egingo ditu». Maiatzaren Leheneko astean Lakuntzak onartu du ez duela batere federik Jaurlaritza berrian, eta ez duela uste EH Bilduk estutuko duenik. Afiliatu etorkinen garrantzia nabarmendu du.
Urtzi Urkizu 2024ko apirilaren 28a 05:00 Bi jaialdi Donostian errenkadan. Giza Eskubideen zinema jaialdia eta Crossover telesailen jaialdia ospatu dituzte Donostian azken bi asteetan. Lan esanguratsuak estreinatu dituzte bietan.
Iñaki R. Mendoza Iruñea 2024ko apirilaren 28a 05:00 Agertuko den esperoan. Otsailaren 8an desagertu zen Patricia Paatsek eta Joseba Salegik 'Altsasuko auziaz' egindako ‘In-Defensión/In-Justizia’ koadroa, eta haren bila dabiltza ordutik.
Jon Eskudero 2024ko apirilaren 27a 23:21 Athletici izugarri zaildu zaio Txapeldunen Liga. Athleticek merezita galdu du Atletico Madrilen zelaian, eta asko okertu zaio Txapeldunen Ligarako sailkapena. Bigarren zatian ez da lehiakor aritu Valverderen taldea.
Eñaut Agirrebengoa 2024ko apirilaren 27a 20:57 Alavesen gol festa Mendizorrotzaren mendeurrenean. Arabarrek partida handia jokatu dute, eta aise irabazi diote Celtari. Hala, urrats erabakigarria egin dute salbazioa lortzeko. Lehen zatian barkatu egin dute, baina zitalak izan dira gero Simeone eta Guridi, golegile lehen aldiz sasoi honetan.
Arantxa Iraola 2024ko apirilaren 27a 20:10 «Hiri eredu bizigarri bat» aldarrikatu dute Donostian. 'Donostia defendatuz herritarron plaza' izeneko informazio eta aldarrikapen gunea martxan egon da gaur Bulebarrean, hiriko 43 elkartek sustatuta.
Julen Etxeberria 2024ko apirilaren 27a 19:47 Lasok ia ziurtatua du finalerdietan aritzea. Baikokoak bigarren garaipena lortu du buruz burukoaren final-laurdenetako ligaxkan; oraingoan, Darioren aurka. Finalerdietarako sailkatuko da, baldin eta bihar Altuna III.ak Zabaletari irabazten badio Eibarren.
Julen Etxeberria 2024ko apirilaren 27a 19:41 Vicentek nagusitasunez irabazi dio apustua Txikia IV.ari. Otsagabiarra hasi eta buka gailendu da: 51.05. Ia hamar minuturen aldea atera dio azkoitiarrari: ordubete eta segundo bat.
Jokin Sagarzazu 2024ko apirilaren 27a 19:30 Lehen sektore jasangarriago bat galdegin dute Iruñean. Makroetxaldeen eredua baztertzeko eskatu dute manifestazio batean. Elikadura burujabetza aldarrikatu dute, ekoizleei eta erosleei prezio duinak bermatzeko.
Gurutze Izagirre Intxauspe 2024ko apirilaren 27a 18:16 «Emakumetasuna eta normatibitatea» borrokatzera deitu dute Bollotopaketetan. Subjektu bolleroa definitzea eta horren inguruan hausnartzea izan da helburua. Bihar amaituko dira Bollotopaketak, Leitzan.
Gurutze Izagirre Intxauspe 2024ko apirilaren 27a 18:00 EHGAMek lesbianen lehenengo topaketen antolatzaileei eman die Urrezko Hirukia.
Itsaso Jauregi Burgi 2024ko apirilaren 27a 18:00 Tradizioa Ezka ibaian behera. Almadiaren Eguna ospatu dute Burgin. Urtero bezala, Ezka ibaitik jaitsi dira almadiazainak, antzinako ofizioa ezagutarazteko eta memoria lantzeko asmoz. Espero baino lehenago iritsi dira helmugara.
Olatz Silva Rodrigo 2024ko apirilaren 27a 17:35 Bizi baldintza duinak bermatuko dituzten herriak aldarrikatu ditu Autopista Elektrikorik Ez plataformak. Egun «aldarrikatzaile» bat antolatu dute Iruñean, goi tentsioko lineek Nafarroako eta Gipuzkoako hainbat herritan izango duten eragina salatzeko.
Arantxa Iraola 2024ko apirilaren 27a 17:00 EH Bilduk eskatu du ez sortzeko gela «berririk» 2 urteko umeentzako. 0-3 zikloaren ikuspegi «osoa» izan behar dela aldarrikatu du, eta mozio bat eraman du Nafarroako Parlamentura, hori defendatze aldera.
Olatz Silva Rodrigo 2024ko apirilaren 27a 16:35 Gernika-Palestinak erakundeei exijitu die eten dezatela Israelekin duten arma merkataritza. Gernikako bonbardaketaren 87. urteurrenaren harira, agerraldia egin du gaur deialdi herritarrak. «Okupazioa eta genozidioa» salatu dituzte.
Ander Perez Zala 2024ko apirilaren 27a 16:15 Babes oldea Sanchezi: «Pedro, gera zaitez». PSOEren zuzendaritzak eta alderdiaren jarraitzaileek dimisioa ez emateko eskatu diote Espainiako Gobernuko presidenteari.
Arantxa Iraola 2024ko apirilaren 27a 16:00 Bilboko Iralabarri auzoko kuartela «berreskuratzeko» kanpaina hasi dute. Instalazioa egun «gerren prestaketarako» erabiltzen dela salatu dute Bota Kuartela asanbladako kideek, eta «bizikidetzarako eta bakerako espazio» bihurtu nahi dutela.
Jokin Sagarzazu 2024ko apirilaren 27a 15:00 Laboral Kutxak «lehiakortasunean» irabazi nahi du, «hazten jarraitzeko». Aurrezkietan, inbertsio funtsak indartu nahi ditu, dibertsifikatuz; eta enpresentzako kreditua zabaldu nahi du, txikietara bereziki. Entitateak 222 milioi irabazi zituen iaz, 2022an baino %48 gehiago.